Estilo proba
Ekainaren 2an, Iruñeko Liburuaren Astearen egitarauaren barruan, aurtengo V Mikroipuin Lehiaketan sarituta izan diren mikroipuinekin egindako liburuxkaren aurkezpena egin da. Bertan, gure eskolako 6. mailako ikasleak, Olatz Ruiz de Galarretak bere mikroipuina irakurri du, aipatutako Lehiaketa horretan aipamen berezia lortu baitu.
Saridun batzuen mikroipuinak entzuteko aukera izan dugu. Gustora egon gara gure lagunarekin momentu hori konpartitzen eta idazle gazteek egindako ipuin politak eta irudimentsuak entzuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario